1936ko altxamendua hastearekin batera, Migel parroko izendatzen dute herrixka sozialista batean. Gudaren hasieratik bando nazionalak herria okupatzen du, eta handik gutxira pairatuko dituzte fusilamenduak.
Errepresaliatuen aldeko borrokan, Migelek bai elizako bai militarren hierarkiari aurre egiten die, bere bizitza arrisku bizian jarriz.
Apaiz gazteak herriko maistrarengan aurkitzen du babesa, azken honen senarra gatazkaren hasieran hil baitzuten. Migelek Margarirekin duen harremanak kontrapuntua jartzen dio parrokoaren desengainuari, eta huraxe bilakatuko da bidaia bakarti honetan euskarri bakarra.
Maitasun, guda eta erlijio istorioa, azken finean.