filmak

erosi

berriak

gurekin

kontaktua

Helena Taberna · zuzendaria    Iker Ganuza · ekoizle   .....................................................................................
LAMIA EKOIZPENAK

LAMIA Helena Tabernak sortu zuen 2002an, eta berak zuzentzen du produkzio-etxea Iker Ganuzarekin batera. Fikziozko luzemetraien eta kalitatezko dokumentalen ekoizpenean esperientzia izateaz gain, telebista formatu eta proposamen berritzaileen aldeko apustua ere egiten du Lamiak.

2010ean, Lamiak Nagore film dokumentalaren ekoizpena burutu du, Helena Tabernaren zuzendaritzapean. Valladolideko SEMINCI nazioarteko zinema jaialdiko 55. edizioan, urrian, eta azaroaren 12an iritsiko da Espainiako areto nagusietara.

2008an Berri ona luzemetraia estreinatu zuen, Helena Tabernak zuzendua, eta Unax Ugalde eta Barbara Goenaga protagonista zituena. Golem-ek hartu zuen 80 kopiak banatzeko ardura, eta publikoaren harrera bikaina izan zen. Filmax da nazioarteko merkatuko salmeta-agentea, hainbat lurraldetan banaketa akordioak sinatu dituelarik. Berri onak mundu osoko hogeita hamar jaialdi baino gehiagotan hartu du parte, baita hamabost saritik gora eskuratu ere.

Lamiak (lehen HT Prod.), Helena Tabernaren lehen luzemetraiaren nazioarteko ekoizpenean ere lagundu zuen, Yoyesen alegia, C.I.P.I. etxearekin batera. Ana Torrentek protagonizatutako filma, urteko arrakastatsuenetakoa izan zen, eta nazioarteko jaialdietan hainbat sari bildu zituen.

Extranjeras (“Atzerriko emakumeak”) luzemetraia dokumentala izan zen Lamiaren hurrengo ekoizpena. 2003an Valladolideko SEMINCI jaialdian estreinatu ostean, Espainiako 10 aretotan egon zen ikusgai. Helena Tabernak zuzendutako filmak kritikaren oniritzia lortu zuen, baita nazioarteko jaialdietan sari asko jaso ere.



[ DESKARGAK ]