Yoyes ETAren barruan ardura handiko postu bat bete zuen lehen emakumea izan zen. Filmak Mexikon erbesteratuta egon osteko itzulia kontatzen du, eta nola saiatu zen bere bizitza berregiten. Hala ere, hori ez da batere erraza izango, Yoyesek eboluzionatu duelako; unibertsitatean karrera bat ikasi du, NBEn lan egin du, ama izan da. Bere herrialdean, bien bitartean, egunkarietako lehenengo orrietan indarkeria da oraindik ere gai nagusia.
Yoyes saiatu da ahazten eta ahaztua izaten, baina kanpoan emandako urteek mito bilakatzeko besterik ez dute balio izan. Arma-kide ohiek bere itzulia traiziotzat hartuko dute. Yoyesek bere lurra maite du, bertako paisaiarekin bat egin nahi du, baina udazkenak hosto hilak baino gehiago ekarri du berekin.