Extranjeras filmak beste kultura batzuetako alde ezezagun eta aldi berean egunerokoa erakusten digu, Madrilen bizi diren hainbat emakume etorkinen esperientzien bitartez.
Egunez egun dituzten zereginak ikusten ditugu: familia giroa, nola bizi diren eta non egiten duten lan. Euren ametsekin zer gertatzen den ikusteko parada ematen digu, baita beraien unibertso afektiboa ezagutzeko ere.
Emakume hauek sortu dituzten elkartruke, harreman eta topaketa gune berriak aurkituko ditugu, eta inguru berrira nola egokitzen diren, euren jatorrizko ohiturak bizirik mantenduz.