Gatibuak

Helena Taberna (2019)

Mediterraneoan, gure zibilizazioaren sorrera bizi zuen itsaso berean, mila errefuxiatu daude Europak noiz hartu zain. Kontinente zaharraren ateetan, itxaropenaren garra bizirik mantentzeko borrokan dabiltza egunero, nahiz eta oso egoera estuan bizirauten duten. 

GATIBUAK epe luzean zain dauden errefuxiatuen eguneroko bizitza irudikatzen du. Atenaseko eraikin okupatuetan edota herrialdean zehar barreiatuak dauden errefuxiatu zelaietan bizi diren gizonezko eta emakumezko horiek euren bizitzekin aurrera egiten utziko dien dokumentazioaren zain daude.

Fitxa teknikoa

Gidoia eta Zuzendaritza Helena Taberna

Argazki zuzendaria Frodo García-Conde

Soinu teknikaria Jorge Alarcón

Ekoizle eragilea Iker Ganuza

Musika Ignacio Bilbao

Editorea Renato Sanjuán

Soinu editorea Jorge Alarcón

Zaporeak taldea: 

Oraitz García

Josi Echeverría

Mikel Agirrezabal

Maite Gutierrez

Jaione Berridi

 

Datu teknikoak

Luzemetrai documentala

Kolorea/DCP

Iraupena: 72 min.

Soinua: DOLBY 5.1

Aspect ratio: 1.85

Distribuzioa: Márgenes