filmak

erosi

berriak

gurekin

kontaktua

biografía  ·  premios  ·  argazkiak  · berriak                               [deskargak]
...............................................................................................................................................

Zinema da 1994. urtetik Helena Tabernaren lanbide bakarra. Kritikareneta publikoaren harrera ona jaso dute haren filmek, luzeek nahiz laburrek, eta sari ugari jasoa da dagoeneko nazio eta nazioarte mailako hainbat zinemalditan. Zuzendari honen ibilbidea zerbaitek markatzekotan, bere proiektuen aukeraketan erakutsitako koherentzia da hori, baita bere estilo zinematografiko pertsonala ere.

2000. urteko martxoan estreinatu zen bere lehen film luzea, Yoyes izenekoa. ETAren barruan ardura handiko postua bete zuen lehen emakumearen bizitza kontatzen du. Harrera beroa jaso zuen ikus-entzuleen artean, eta diru-bilketa garrantzitsua egin zuen zinema-aretoetan. Columbia Tristar arduratu zen zabalkundeaz Espainian (100 kopia) eta Intrafilms enpresa italiarra nazioarteko salmentaz. Nazioartean sari gehien jaso zuten film espainiarretako bat izan zen urte hartan. Gaur egun ere, terrorismoaren inguruko zineman erreferentea izaten jarraitzen du.

Extranjeras (“Atzerriko emakumeak”) film dokumentala izan zen haren bigarren filma, bere enpresak, Lamia Producciones izenekoak, ekoitzia. Lehiaketarako hautatu zuten Valladolideko SEMINCI zinemaldiaren barruan, 2003an, eta geroztik Espainiako hiri garrantzitsuenetako zinema-aretoetan proiektatu da. Sherlock Films arduratu zen 2003ko azaroan estreinatu zen film honen zabalkundeaz, 10 kopiaz. Harrera bikaina izan zuen Extranjeras filmak kritikaren aldetik eta nazioarteko zinemaldi eta jardunaldi askotan emana da dagoeneko, hainbatetan sari garrantzitsuak jaso dituelarik.

Berri Ona da Helena Tabernaren azken film luzea, Lamia Producciones bere enpresak ekoiztua, eta Valladolideko SEMINCI Nazioarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztua 2008an. Guda zibilean Errepublikaren kontrako