HELENA TABERNA

BIOGRAFIA
Helena Tabernak Nafarroako Gobernuko Teknologia Berrien Koordinatzaile gisa hasi zuen bere karrera ikus-entzunezkoen arloan, 1986an. Garai horretan, batetik bideo didaktikoak egiten ditu, eta, bestetik, sorkuntza-bideoak, dokumentalak eta film motzak, bi lanak aldizkatuz. Gero, 1994an, utzi Administrazioan zeukan lana, eta gidoiak idazteari eta ikus-entzunezko lanak ekoizteari eta egiteari ekiten dio, eta sari ugari ematen diote.


zuzendaria mintzo - filmografia -
bideografia
- oteiza - sariak

home

 

ZUZENDARIA MINTZO

Yoyes egiazko gertakaritan dago oinarriturik, baina ez da dokumentala. Fikzioko film bat da: Yoyesen bizitzaren birsorpena, egungo eta betiko tragedia eran eginik. Hara: neure "Busto de un poeta" lanean, José Ángel Valente poetaren esaldi bat erantsi nuen, epilogo gisa, eta honela zioen: "Norbere bizitzaz hitz egitea fikzioaren eremuan sartzea da erabat". Nik ere diot, Valente-k bezala, biografia oro asmaketa dela, baina, neure lan honetan, izugarrizko ahalegina egin dut egia kontatzeko. Nire iritziz, biografia bati ekitean, funtsezkoa da laneko gaiak egiazkoak izatea. Harria egiazkoa bada, geure gustura lan dezakegu hura, oso gogorra bada ere. Nik, behintzat, ardura handi-handia izan dut, nire filmari eutsiko dion harria egiazkoa izan dadin.

 

itzuli

FILMOGRAFIA

"Yoyes". 35 mm. Film luzea. 1999

"Herrikolore". 16 mm. Bideoklipa 1996.

"Nerabe". 16 mm. Film motza. 1995.

"Alsasua 1936". 35 mm. Film ertaina. 1994.

"87 cartas de amor". 35 mm. Film motza.1992.

 

BIDEOGRAFIA

"Spotmanía"
"Andelos"
"La mujer de Lot"
"Busto de un Poeta"
"De tierra al Peregrino"
"Sueños de Amor perdido"
"Emiliana de Zubeldia"
"Recuerdos del 36"
"Hamabost urte"

itzuli

SARIAK

1995
Bahiako XXII. Nazioarteko Zinemaldia (Brasil)
Gidoi onena "Alsasua 1936"-entzat
Elxeko Zinema Independientearen Nazioarteko Jaialdia
Gizonezkoen antzezpen onena: F. Guillén Cuervo, "Alsasua 1936"-gatik
35 mm-ko film onenaren bigarren saria "Alsasua 1936"-entzat
Bideoko film onenaren bigarren saria "Nerabe"-rentzat

1994
Nafarroako Bideo Jaialdia
Nafarroako errealizadore onena "Emiliana de Zubeldia"-gatik
Emakunde Sariak (Gasteiz)
Ohorezko aipamena "Emiliana de Zubeldia"-rentzat

1990
Emakunde Sariak (Donostia)
Bideolan onena "La mujer de Lot"-entzat

1989
Bideo Didaktikoaren Nazio Jaialdia. Madril, 1989.
Sari bat "Andelos"-entzat

itzuli

 

 

YOYES, Helena Tabernaren pelikularekin bat etortzeko desioa agertu nahi dut nere eskulturaren bitartez "Conjunción ternaria, uno sobre dos", duela gutxi Ordizian ezarita izan dena Yoyes, Lekuona eta Sarriegi omenez.

 
Definizio handiagoan (150 ph) ere badaude hiru argazki hauek. Egin klik berorietako edozeinen gainean.

itzuli