Yoyes
Helena Taberna (2000)
Yoyes –ETAn ardura-postuak izan zituen lehen emakumea– itzuli egin da Mexikoko erbestealditik, eta bizitza berri bat hasi nahi du. Baina ez du itzulera erraza. Bera aldatu egin da, unibertsitate-karrera bat ikasi du, NBEn aritu da lanean, ama bihurtu da… Haren herrian, ordea, indarkeriak dirau egunkarietako albiste nagusi. Yoyesek ahaztu egin nahi zuen, eta jendeak bera ahaztea, baina urrun egon den urteetan mito bihurtu da. Haren lehengo borrokakideek traiziotzat hartzen dute haren itzulera. Yoyesek izugarri maite du bere lurra, haren parte bilakatu nahi du, baina udazkenak hosto ihartuak baino zerbait gehiago ekarriko du berekin.

Fitxa Artistikoa
Ana Torrent – Yoyes
Ernesto Alterio – Joxean
Florence Pernel – Hélène
Iñaki Aierra – Argi
Ramón Langa – Koldo
Isabel Ordaz – Ana
Juan Jesús Valverde – Barne Ministroa
Laura Ballesta – Zuriñe
Fitxa Artistikoa
Zuzendaria: Helena Taberna
Gidoilariak: Helena Taberna, Andrés Martorell
Argazki zuzendaria: Federico Ribes
Musika: Angel Illarramendi
Zuzendari artistikoa: Koldo Valles
Jantziak: Josune Lasa
Soinua: Adrien Nataff
Ekoizpen zuzendaria: Yousaf Bokhari
Makilajea: Gregorio Ros
Ileapaintzailea: Juan Valverde
Muntaia: Rori Sainz de Rozas
Datu teknikoak
Luzemetraia
Kolorea / 35 mm.
Iraupena: 104 min.
Sinua: 5.1 / DOLBY
Aspect ratio: 1:1,85