Itsaslabarra
Helena Taberna (2016)
Gabriel oso etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jartzen zaio Poliziaren dei bat jasotzen duenean. Sekta batean suizidio kolektibo bat izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia, kideetako bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urtetan ikusi: haien artean zerbait gertatu zen eta haien bizitzak kontrako norabideetatik joan ziren.
Berehala bidaiatzen du uhartera gertakariak lehen eskutik ezagutzera eta ikerketan laguntzera. Han Helena ezagutzen du, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel ongi moldatzen dira hasieratik, Cordelia bizirik aurkitzeko desirak loturik.
Oso laster igartzen du Gabrielek beren arreba “Komunitatera” sektako buruak, magnetismo handiko eta jatorri iluneko emakumeak, liluraturik hurbildu zela. Cordeliak talde hartan iraganeko zauriak menderatzeko aterpea aurkitu zuen, baina bukaera tragiko baten atarikoa izanen ziren gertakari arraro batzuen lekuko eta konplize bihurtzen bukatu ere egin zuen.
Gabriel sektaren misterioetan murgiltzen den heinean, bere bizitzaz zituen ziurtasunak arrakalatzen hasten dira. Laster ulertzen du arreba bizirik aurkitzea bere burua salbatzeko era bakarra izan daitekeela.

Ficha Artistikoa
Daniel Grao – Gabriel
Goya Toledo – Santana
Juana Acosta – Helena
Ingrid García-Jonsson – Cordelia
Ana Gracia – Heidi
Josean Bengoetxea – Martínez
Jon Kortajarena – Julián
Maiken Beitia – Marion
Xabier Elorriaga – Antonio
Itsaso Arana – Patricia
Ficha Teknikoa
Zuzendaria: Helena Taberna
Gidoilariak: Helena Taberna, Andrés Martorell, Natxo López
Ekoizle eragilea: Iker Ganuza
Argazki zuzendaria: Javier Agirre
Muntaia: Teresa Font
Musika: Ángel Illarramendi
Arte zuzendaria: Javier Alvariño
Soinua: Pablo Bueno
Soinu muntaia: Xanti Salvador
Jantziak: Carlos Díez
Ileapaintzailea: Itxiar Arrieta
Makilajea: Lola López
Ekoizpen zuzendaria: Carmen Sánchez
Datu Teknikoak
Luzemetraia
Kolorea / DCP
Iraupena: 99 min.
Soinua: 5.1 / DOLBY DIGITAL
Aspect ratio: 2:39