Nagore

Helena Taberna (2010)

Nagore filmaren ardatza, Nagore Lafagge Erizaintza ikaslearen heriotza bortitza da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra baten eskutik, 2008ko San Fermin jaietan.

Dokumentalean parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, benetan emakume adoretsua izaki, berak eramaten baitu istorioaren hari nagusia.

Luzemetraia honek biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, krimenaren berreraiketaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere, Espainia osoko hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketa.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Helena Taberna

Ekoizle eragilea: Iker Ganuza

Gidoilaria: Helena Taberna

Argazki zuzendaria: José Luis Pimoulier

Muntatzailea: Raúl López

Zuzeneko soinua: Iñigo Tena

Soinu muntaia: Aurelio Martínez

Zuzendari laguntzailea: Maite Miqueo

Documentazioa: Andrés Martorell

Jatorrizko musika: Aranzazu Calleja

Datu teknikoak

Luzemetrai dokumentala

Kolorea / DCP

Iraupena: 77 min.

Soinua: 5.1 / DOLBY DIGITAL

Aspect ratio:1:1,85