Extranjeras, Helena Taberna (2003)

Madrilgo kaleetan hamaika arraza eta kultura bizi dira: asiarrak, latinoamerikarrak, magrebtarrak eta subsahararrak, plazako bankuetan eserita, nahastuta. Nahasketa horrek bultzatu ninduen bizitza horien alderdirik egunerokoena eta ezkutuena ikertzera: emakume etorkinen bizimodua. Bizimodu horretan bestelako mugak ageri dira: deserrotzea, beste herri batera joateko behar den indarra. Bidean irabazten eta galtzen dena.

Hausnarketa horiek guztiak emakume horien bizitza ezagutzean sortu ziren. Gero eta gehiago harrapatu ninduten eta, azkenean, Extranjeras-en hezurmamitu ziren. Filma horren bidez espero dut guztiok hobeto ezagutzen ikastea hain hurbil dauzkagun emakume horiek, euren maitasuna, baloreak eta kultura eskaintzen dizkigutenak.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Helena Taberna

Gidoilaria: Helena Taberna

Ekoizle eragilea: Iker Ganuza

Documentazioa: Charo Martínez Pomar, Helena Taberna

Argazki zuzendaria: Federico Ribes

Muntaia: Tiago Herbert

Musika: Angel Illarramendi

Datu teknikoak

Luzemetrai documentala

Kolorea / Digital HD / 35 mm.

Iraupena: 75 min.

Soinua: 5.1 / DOLBY DIGITAL

Aspect ratio:1:1,85