Berri Ona, Helena Taberna (2008)

Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadako egunetan. Gerraren ankerraren lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bizitza bera arriskuan jartzeraino iritsiz.

1936ko uztailean, matxinada militarraren gertaleku nagusietako bat da Nafarroa. Langile-gune garrantzitsu bat du Altzaniak eta parroko bidali dute Migel herri hartara. Erroman ikasketak bukatu berria da, eta halabeharrak nahi izan du lehenengo meza estatua Gerra Zibilera eramango duen matxinadaren hasierako orduetan eman behar izatea.

Lehen egunetan hasi da errepresioa eta ankerkeria nabarmendu da bereziki jende asko errepublikanoa eta ezkerreko militantea duen herri honetan.

“Gurutzada Santuaren” izenean egiten diren bidegabekerien lekuko da Migel, eta hautatu beharra daukala sentitu du irmoki: Elizari men egin edo Ebanjelioaren balioen bidetik segi, “Jesukristoren berri ona” zabaltzeko.

Bere sinesteak eta idealak saldu nahi ez dituelarik, kaltetuen, herri xehearen, garaituen alde jokatzea erabaki du, horretarako bizitza bera arriskuan jarri behar badu ere.

Gero eta bakar eta nahasiago dago Migel, eta herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Desagertu da maistraren senarra, errepublikanoa; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunorokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta maitasunaren eremurantz emekiro lerratuko den adiskidetasun sakon bat sendotu da elkarren artean.

Fitxa artistikoa

Miguel – Unax Ugalde

Margari – Bárbara Goenaga

Hugo – Gorka Aginagalde

Antonino – Guillermo Toledo

Obispo – Joseba Apaolaza

Benita – Iñake Irastorza

Resu – Maribel Salas

Clara – Klara Badiola

Falangista gaztea – Erik Probanza

Akordeolaria – Fernando Ruiz

Capellán – Rodrigo S. de Heredia

Antxoni – Magdalena Aizpurua

Arantxa – Susana Gómez

Lucio – Cándido Uranga

Faustino Goñi – Jabier Muguruza

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Helena Taberna

Gidoilariak: Helena Taberna
, Andrés Martorell

Ekoizle eragilea: Iker Ganuza

Argazki zuzendaria: Gonzalo Berridi

Musika: Ángel Illarramendi

Produkzio zuzendaria: Javier Arsuaga

Produkzio arduraduna: Mikel Huércanos

Zuzendari artistikoa: Peio Villalba

Jantziteria: Josune Lasa

Makillajea: Eva Alfonso

Ile-apaingintza: Itziar Arrieta

Muntatzailea: Nino Martínez Sosa

Soinu teknikaria: Pablo Bueno

Soinu editorea: Pelayo Gutiérrez

Datu teknikoak

Datu teknikoak

Luzemetraia

Kolorea / 35 mm.

Iraupena: 103 min.

Soinua: 5.1 / DOLBY

Aspect ratio:1:1,85