LABURPENA

Yoyes -ETAn ardura-postuak izan zituen lehen emakumea- itzuli egin da Mexikoko erbestealditik, eta bizitza berri bat hasi nahi du. Baina ez du itzulera erraza. Bera aldatu egin da, unibertsitate-karrera bat ikasi du, NBEn aritu da lanean, ama bihurtu da... Haren herrian, ordea, indarkeriak dirau egunkarietako albiste nagusi. Yoyesek ahaztu egin nahi zuen, eta jendeak bera ahaztea, baina urrun egon den urteetan mito bihurtu da. Haren lehengo borrokakideek traiziotzat hartzen dute haren itzulera. Yoyesek izugarri maite du bere lurra, haren parte bilakatu nahi du, baina udazkenak hosto ihartuak baino zerbait gehiago ekarriko du berekin.

GAIA - ESTILOA

home

GAIA

Etengabe korapilatzen dira oraina eta iragana, puzzle bateko puskak bailiran, ikuspegi berri eta harrigarriak agertuz, bai haren harremanez, bai haren gizon-arteko emakume-borrokaz. ETAren barruko azpi-jokoek, GALen hilketek, Espainiako Gobernuaren interesek eta prentsaren jazarpenak sare estu bat osatzen dute, eta horrek guztiak lehengo lagunen jo-mugan ipintzen du Yoyes. Halere, Yoyes ez da film politiko bat, gaiak protagonistaren barruko borroka baitu ardatz, eta protagonista emakume bat da: barre eta negar egiten duen emakume bat, maite duen emakume bat, aldatzeko eta bere bizimodua aukeratzeko eskubidea eskatzen duen emakume bat. Gizakiaren kontraesan sakonen ispilu den emakume bat.

itzuli


Ekintza eta zirrara


Yoyesen historia biografikoa da, baina filma intriga eran antolaturik dago, eta ikusleak urratsez urrats ikusten du nola datorren hondamendia Yoyesen bila. Yoyes filman ekintza ikusgarriak ikus daitezke, eta, horiekin nahasirik, protagonistaren bizi-borroka, modu poetikoan landurik.

itzuli