Jorge Oteizari

Beti atsegin izan zait zurekin egotea. Zu neure begiez ezagutu aurretik ere, gaztaroan -Quosque Tandem irakurtzen nuenean-, oso gogoko nuen zure izaera bizia eta erradikala. Gero, zure adiskidetasunaren dohaina jaso nuen, eta, handik aurrera, etengabe aritu zinen ni zirikatzen, esperimentu poetikoan koka gintezen "osoki". Horregatik, eskerrak eman nizkizun YOYESen lehen erakustaldi aurreko bazkarian. Eskerrak, Ordizian ezarri zenuen eskulturagatik, eta eskerrak, halaber, neure partez, pertsona mailan ederra eta estetika mailan elikagarria izan baitzait zu ezagutzea.

Helena Taberna