SINOPSIA  |  BERRIAK  |  ZUZENDARIA  |  PARTAIDEAK  |  DESKARGAK  |  DOKUMENTUAK  |  EROSI DVD 
LEHENENGO BERRIAK
PRENTSA
SENTENTZIA
GERTAEREN DESKRIBAPENA

 

2008ko uztailaren 7ko ordu txikitan, San Ferminetan, Nagorek José Diego Yllanesekin egin zuen topo kalean. Bistaz ezagutzen zuen Psikiatriako egoiliar hau, Nagore klinika berean egiten ari baitzen erizaintza praktikak. Mutilaren etxera iritsi zirenean, Nagorek alde egin nahi izan zuen, baina hark ez zion irteten utzi. Nagorek, bortizki jipoitua izan ondoren, indarge zegoela telefonoa hartu eta 112ra deitu zuen laguntza eskatzeko.

Ez zuen apenas indarrik, eta larrialdi-zerbitzukoek ezin izan zioten ondo entzun. Inork ez zuen erreskatatzerik izan, eta mutilak ito egin zuen azkenean. Yllanes krimenaren arrastoak ezabatzen ahalegindu zen, gorpua autoko maletategian sartu eta ondoren mendian ezkutatuz. Hilotza ez zen luzaroan ezkutuan egon ordea, txakurrak paseatzera atera zen emakume batek aurkitu baitzuen handik ordu gutxira.

José Diego Yllanes zinpeko epaimahai batek epaitu zuen. Akusazio guztiek, fiskalarenak barne hogei urteko kartzela-zigorra eskatu zuten hilketa delituarengatik. Hala ere, epaimahaiak ez zela azpikeriarik egon pentsatzea lortu zuen defentsak. Erabaki horrek denak harrituta utzi zituen, epaimahaiak kontuan hartu baitzituen defentsaren argudioak, eta Yllanesena homizidioa zela erabaki zuten, erailketa izan beharrean.

Kasu honek hainbat frontetan egin du zauria: alde batetik, Nagoreren familiak borrokan darrai. Urte gutxiren buruan, kondenatuak jarrera ona erakusten badu, kartzelatik irteteko baimenak emango dizkiote. Akusazioak justizia eskatzen du genero indarkeria krimen honengatik, krimen bakarra ezetz esatea egin zuen neska horren alde. Bestalde, arlo juridikoan, zinpeko epaimahaia erabiltzearen egokitasuna eztabaidatzen da, zuzenbideari buruz ezer gutxi dakien jendeak osaturiko taldea izanik.